martes, 29 de marzo de 2011

Kamishibaia

KAMISHIBAI

Kamishibai, literalki "paperezko drama" esan nahi du.
XII. Mendean Japoneko monastegi budistetan sortutako istorioak kontatzeko modua da.
Monjeek irakaspen moralak helarazteko irudiak eta testuak konbinatzen zituzten pergaminoak erabiltzen zituzten. Kontuan hartu behar da garai hartan publikoa nagusiki analfabetoa zela. 1920 eta 1940 bitarte indarra hartu zuen kamishibai teknikak depresio ekonomikoarengatik eta ipuin kontalari askok diru iturria aurkitu zuten ohitura honetan. "Gaito kamishibaiya" edo ipuin kontalaria herreietara iristen zen bi makila joaz.
Umeak lasterka joaten ziren gozokiak erostera eta toki onenak hartzera. Gaito kamishibaiyak zurezko eszenatoki txiki erabiltzen zuen pergaminoak kokatzeko. Eszenatoki hau, askotan ederki dekoratua izaten zen. Gero telebista etxeetan sartua ahala, kamishibai hasi zen indarra galtzen baina gaur egun berpizten ari da berriz liburutegi eta eskoletan.


viernes, 25 de marzo de 2011

Itsasoa etxe barruan

Kaixo lagunok,
Itsasoa etxe barruan,
posible al da hori?
Gero arte.
Ana

lunes, 7 de marzo de 2011

Kaixo lagunok,
Euskal Herriko Mitologiako ipuinak.
Liburutegira hurbil zaitezte, gure kondairak ezagutzeko.
Gero arte.
Ana

domingo, 6 de marzo de 2011

Magia eta fantasia

Kaixo lagunok!
Ipuinen magiarik gabe
zer egingo genuke?
Zoragarria!!
Laister arte
Ana